Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani

2019/10/07, astelehena

Bost pelikula izango ditu aurten Inmigrazineak, etzidamu hasita

Zain izeneko mutikoa da protagonista, ?Cafarnaúm? filmean.
Zain izeneko mutikoa da protagonista, ?Cafarnaúm? filmean.

Nadine Labakiren 'Cafarnaúm' filma jarriko dute ostegunean, 19:00etan Biterin. Urriaren 24an eta 31n, eta azaroaren 29an eta 30ean, beste lauak.

Prest dauka Amher elkarteak, beste urte batez, Inmigra­zi­nea, inmigrazioa eta zinea uz­tartzen dituen zikloa. Bost pelikula eskainiko dituzte aur­ten, eta etzidamu izango da aurrenekoa, 19:00etan hasita, Biterin: Cafarnaúm filma ja­rri­ko dute, Nadine Labakire­na, Libanon kokatutakoa. Sarrera doakoa izango da.

Zain izeneko haurra da pro­tagonista, 12 urteko mutiko azkar eta ausarta. Horri esker egiten die aurre, Beirut hiriko arriskuei. Bere gurasoengandik ihesi, eta bere eskubideak de­fendatzeko, auzitara eramango ditu, egindako krimenagatik: bera mundura ekartzeagatik. 126 minutuko iraupena dauka filmak, eta 2018an es­trei­natuta, makina bat sari eta izendapen jaso ditu.

Gaur egungo inmigrazioa hizpide, bost filmek

Aurrenekoa bezala, «kalitatezkoak eta saritutakoak» dira, jarriko dituzten beste lau pelikulak ere; eta guztiek landu nahi dute, «gaur egungo inmigrazioari buruzko irudia, ikus­pegi moderno eta anitzaren bidez. Herrialde ezberdinetako errealitatea islatzen saiatzen dira», azaldu dute Amherretik.

Urriaren eta azaroaren bu­kaeran jarriko dituzte beste lau pelikulak: urriaren 24an, Fro­zen River edo Río Helado, Court­ney Huntena; urriaren 31n La Jaula de Oro, Diego Quemada-Diezena; azaroaren 29an Dia­mantes Ne­gros, Miguel Alcan­tudena; eta azaroaren 30ean El viaje de Nisha, Iram Haqena.

Guztiak izango dira Biterin, arratsaldeko 19:00etan; eta de­netarako sarrera izango da irekia eta doakoa.


Jaialdi gastronomikoan lagundu zutenei, eskerrak

Bestalde, irailaren 29ko nazio­arteko jaialdi gastronomikoaren balorazioa ere egin du Am­herrek: «aurreko urteotan bezala, 20 herrialdek baino ge­hiagok eskaini zituzten beren gutiziak, eta herrialde ezberdinetako musika eta dantzak ikusteko aukera ere izan ge­nuen. Afrika, Amerika, Asia eta Euskal Herriko janariak dastatuz, jaki guztiak agortu arte, 400 tiket inguru saldu ziren», nabarmendu du elkarteak.

Era berean, eskerrak eman nahi izan dizkiete, «gerturatu zineten guztioi, eta espero du­gu, janari eta festa giroan bizi izan genuena, baliogarria izatea gure arteko el­kar­bizitza eta elkartasuna indar­tzeko».

Eta azkenik, eskertu nahi izan dute, «jaialdi hau antolatzeko jaso dugun laguntza: Gaztebizilagunak, Afrikaren al­­deko aniztasuna, Urumea He­­rrigunea, Gizalde, Gipuz­koa­ko Sos Arrazakeria, Santa Bar­ba­ra elkartea, Eroski Center, Pak Eusko Doner Kebab, Kronika, Diario Vasco, Biteriko langileak, udal langileak, Atawafok, Goiz Eguzki abesbatza, Her­na­ni Mu­sika Eskolako gazteen tri­ki­ti­xa taldea, Unai Agirre eta Asier Azpiroz bertsolariak, eta Her­na­niko Argazki Foruma».