Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko urriak 14

Hernani Ereñotzu Astigarraga

2019/10/07, astelehena

Bigarren izanda ere, txartelik ez Zelaiak

Iñaki?Zelaia, larunbateko saioan, Mikel Artola irabazlea atzean duela.
Iñaki?Zelaia, larunbateko saioan, Mikel Artola irabazlea atzean duela.

412,5 puntu lortu zituen Iñaki Zelaiak, Lasarte-Oriako saioan, eta aurrera egitetik lau puntura geratu da. Txapelketatik agurtu zen, bukaeran: «iraun duen arte, zoragarria izan da».

Gertu izan zuen, lau puntura; baina azkenean, final laur­de­ne­tarako txar­telik gabe geratu da Iñaki Zelaia hernaniarra, Gipuzkoako Bertsolari Txapel­ketan. Bigarren izan zen Lasar­te-Oriako saioan, final zor­tzi­re­netako azkenekoan, 412,5 pun­turekin; eta 416,5 behar zituen, aurrera egiteko. Mikel Artolak irabazi zuen saioa, 429rekin.

Azkeneko agurrean, txa­pel­ketatik agurtu eta eskerrak emateko baliatu zuen Zelaiak, Gipuzkoakoan botako duen az­keneko bertsoa, ziurrenik:

Itxura danez ez degu pasa
pasa behar gendun langa,
alper-alperrik egina degu
edadian propaganda.
Itxura danez gazteagoei
utzi behar zaie txanda;
txapelketatik agurtuko naiz
eskerrik asko esanda,
ta esango det iraun dun arte
zoragarria izan da.

Gertu izan zuen Zelaiak pa­sea, baina are gertuago geratu da, larunbateko emai­tzekin, Eli Pagola ereñotzuarra: puntu erdira izan ditu, sailkatu diren azkeneko bi bertsolariak. Bost ordezkari izango ditu, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyak.

Final laurdenak, zehaztuta

Aurrera egin duten bertsolari guztiak erabakita, zehaztu du­te, baita ere, zein izango diren final laurdenetako saioak. 

Horrela, urriaren 19an kan­ta­tuko dute Eñaut Martikore­na hernaniarrak eta Asier Azpiroz zubietarrak, 17:00etan Andoaingo Basteron; hurrengo egunean izango dute saioa Agin Laburu astigartarrak eta Unai Gaztelumendi añorga­rrak, 17:00etan Irungo Amaia kultur zentroan; eta azaroaren 2an ari­ko da Beñat Gaztelumendi añorgarra, 17:00etan Azkoitia­ko Baztartxo antzokian.