Ingurune ulergarriago bat lortzea, Atzegiren aurtengo erronka

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 02:00

AURTENGO sentsibilizazio kan­­paina irisgarritasun kognitiboan murgilduko dela azal­du zuen Atzegi Elkarteak asteartean, Beterri-Bu­run­tza­ko kideekin batera Lasarte-Orian eman­dako prentsaurrekoan. 

Urriaren 11ra arte izango dira Gipuzkoako herri ezberdinetan, aurtengo sentsibilizazio kanpaina aur­kezten, eta urriaren 8an es­kainiko dute ekitaldi nagusia, Donostiako Antzoki Za­ha­rre­an.­

Kanpainaren helbura da a­di­men desgaitasuna duten pertsonek egu­nero­koan bizi di­tuz­ten zail­ta­su­nak gizarteari ulerta­raztea. Hortaz, ?Bizi nire errealitate intelektuala e­ta­­ mugak hautsi? lelopean gonbidatzen dute gizartea, beren «errealitate intelektuala» bizi­tzera.

Aloña Agirrek, Atzegi Elkar­te­aren eskualdeko ardu­ra­dunak, a­zaldu zuenez, irisgarritasuna ez da soilik fisikoa, kognitiboa ere bada. «Egu­­ne­ro­kotasunean gauza sinpleena kora­pilatzeak, adimen desgaitasuna dutenen dependen­tzia areagotzen du, beren au­tonomian eta bizi kalitatean eraginez, zuzen-zuzenean», az­pimarratu zuen Agi­rrek.

Eskualdeko ordezkariaren hitzetan, «adimen desgaitasuna dutenentzat ulertzeko erra­zagoa den inguru bat lortzea da xedea», etorkinentzat eta helduentzat ere mesedegarria izango litzatekeela argu­diatuz. Horretarako, guztiontzat mun­du­ ulergarriago bat egiten laguntzeko, me­zuak argi idazteko eskatu du­te aurten, testuak irudiekin lagunduz eta koloreak erabiliz, besteak beste.

Guztientzako mundu ulergarriago bat egiteko laguntza eskatzen dute aurten

Pegatinak nonahi, mesedez

Bankuko idatziak eta epaitegietako eskutitzetako testuak sinpletzeko eskatu duten arren, edozein taberna edo establezimendutan komunak ondo seinaleztatzeko eskaera ere luzatu zuten asteartean. 

Mezuak hobeto ulertzeko, pegatinak erabiltzea teknika ona dela adierazi zuten elkarteko kideek eta bisualki oso ulerterraza den zerbait jartzeko eskatu zuten: «emakumezkoen komunean, emakume bat irudikatzen duen pegatina bat agertuko balitz, ez nuke laguntzarik eskatu beharko komunera joan ahal izateko», adierazi zuen Aihotz Albizuk, Atzegi Elkarteko kideak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!