Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko urriak 18

Hernani Ereñotzu Arano Astigarraga Goizueta

2019/09/28, larunbata

Sinetsi iezadazue

Dagoeneko ikusi daiteke, ?Unbelievable?.
Dagoeneko ikusi daiteke, ?Unbelievable?.

Bueltan gara udara luze baten ostean. Pilak kargatu ostean, hemen aurkitzen naiz berriz ere, gurera datozten telesail berri nahiz garrantzitsuei bu­ruz hitz egiteko. Potenteak suertatu zaizkit hilabete hauek, telesailei begira hainbat estreinaldi edo itzulera potente izan baititugu: Euphoria, Stranger things, The loudest voice, Sweet­bitter, The boys, Succession, Mindhunter, Peaky blinders... Udara kargatua izan dugu!

Baina agian, irailera iritsi berri garen honetan, bada txunditurik utzi nauen telesail berri bat. Bere izena UNBELIEVABLE da, gurera CREEDME izenarekin iritsi zaiguna.

Netflix plataforman estreinatutako telesail labur hau, Pulitzer saria irabazitako T. Christian Miller eta Ken Armstrongen artikuluan dago oinarrituta. 2008 eta 2011 urteen artean EEBBtako Colorado eta Washington estatuetan izandako bortxaketa kasu jarraituen atzean zegoen erasotzailearen inguruko ikerketa dauka, abiapuntu.

Agian jakinaren gainean jarri behar zaituztedala irudi­tzen zait. Sinopsia irakutzearekin antzeman daitekeen mo­duan, ikusleak ez du gai erraza edo erosoa duen telesail sinple bat aurkituko. Lehenengo kapitulua bera, gogorra egin daiteeken horietakoa dugu. Bertan, lehen biktimatzat har genezakeen Marie Adlerren bizipena jarraituko baitugu, bortxaketa gertatu ostean eta hau salatzean pasako dituen zailtasun eta miseria guztia ikusiz: honen salaketa, kasua jarraitzen duten polizien mesfidantzak, bere egoera krudelki ikustea? benetan gogorra suertatu daiteke ikusle ororentzat. Baina, esan beharra dago, nahitaezkoa da, gerora telesailak izango duen eboluzio eta jarraipenean ulertu ahal izateko, gertatutakoaren zergatia.

Lehenengo kapitulua Marie­ren bizipenean zentratua badago ere, hurrengoa, Grace Rasmussen eta Karen Duvall detektibeek eramango duten ikerketan zentratua egongo da. Hainbat biktimek izango dute garrantzia hemen, beraien kasua argitzeko egin beharko duten ikerketan gertatutako guztian. Eta hemen dago akaso niretzat telesail honek duen puntu indartsuetako bat. Edo­nolako sensazionalismo telebisiboa alboratu eta gertakizunak kontatzean zentratzen baita telesaila. Biktimek eta beraiek jasandakoak izango dute indarra, hauen argitzeak bortxa­tzailea harrapatzeko izango duten garrantzian, bestelako gidoi joko errazak alboratuz, kontatzea beharrezkoa den horretan zentratuz. Biktimek behar duten errekonozimendu eta sufrimenduaren berri gurera ekarriz. Esan bezala, potentea, baina modu berean, beharrezkoa.

Zortzi kapituluz osaturik, labur geratzen den istorioa dugu produkzio indartsu hau. Irailaren 13an osoa estreinatu zuen Netflix plataformak inongo propaganda handirik egin gabe, baina ez da lehenengo aldia izango sorpresa edo telesail hoberenak horrela iristen zaizkigula. Nik gutxi gehiago esan dezaket halako lan berezi eta erakargarria zuei proposa­tzeko. Esan bezala, gogorra egiten bada ere, ikusi beharreko lan borobil horietakoa dugu-eta, telesail handi hau. Be­netan, aukera bat eman, ez zarete damutuko-eta.