110 establezimendu, kalera gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 02:00

Buruntzaldean gaur,  mer­ka­­taritza txikia sustatzeko eguna ospatuko da. Merkatari eta ostalarien elkarteek an­tolatu dute eta Hernanin  eta Astigarragan ekitaldiak anto­latu dira.  Astiko elkarteak an­to­latuta txu-txu trena ibiliko da 17:00etatik 20:00etara Astigarragan. Pelotari kaleko autobus geltokitik irten eta Astigarragako merkataritza eta ostalaritza gunean barre­na ibiliko da.

Ekintza hau haur eta fa­miliei zuzendua dagoen arren, edonorentzat irekia egongo da. 

Hernanin komertzioak kalera irtengo dira goizean eta arra­tsaldean, guztira 110. 13:30etan Berriak egoitzaren inau­gu­razioa egin­go da eta Tele­marren 50garren urteurrena os­patuko da omenaldi batekin. 

16:30etatik 20:00etara mer­katariek tailer eta jolasak an­to­latuko dituzte. 

18:00etan mo­­da desfilea egongo da Plaza Berrin, 18:15­etan Markus ba­karlariaren kontzertua dago eta 19:00etan Kolpez Blai per­kusio kale ikuskizunak giro­tuko ditu Kaxkoko kaleak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!