Berdintasun Kontseilua berriz martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 15a, 02:00

Hernaniko Berdintasun Kontseilua berriz ere martxan jarriko da bihar ikasturteko lehenengo bilerarekin, 17:00etan, Plaza Feministan. 2001ean sortutako parte hartze organo irekia da, Berdintasun Arloak sustatuta. Bertan, hainbat emakumek eta gizonek egitasmoak eta ekimenak proposatzen dituzte herrian emakume eta gizonen arteko parekidetasuna sustatzeko helburuz. Bilerak hilean behin izaten dira. Berdintasunaren alde lan egiteko gogoa eta interesa duen herritar orori gonbidapena luzatzen zaio bertan parte hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!