Sagardoak eta dantzek hartuko dute protagonismoa Euskal Jaietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 15a, 02:00

eguraldia lagun jende asko ibili zen Hernaniko kaleetan Euskal Jaiak ospatzen familia giroan. Baserriko lanak eta euskal tradizioak ja­rri zituzten erdigunean, he­rri­ko Kaxkoan izan ziren ekin­tzetan. 

Izan ere, goizetik eguerdira, egon ziren abeltzain azo­ka, talo eta txakolin dastaketak, baserriko lanbideen erakustaldia, antzinako jokuak, edota he­rri kirolak. Arratsaldean, musika izan zen protagonista dantzaldia eta guzti.

Basoa dantza ikuskizunak emango dio amaiera

Gaur segiko du festak, Pablo Lasa artisau azokarekin zein Trikitixa Txapelketarekin.  Bigarren egunean Sa­gar­doa eta sagarra izango dira protagonista eta esku pelota eta pala partiduak ere egongo dira eguerdian. 

Arratsaldez erromeria egongo da Jaiki Hadi taldearekin eta Euskal Jaia borobiltzeko Basoa Dantza ikuskizuna egongo da, Tilosetan.

EGITARAUA

GAUR, igandea

09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.

10:00, XL. Pablo Lasa Artisau Azoka, Tilosetan.

11:00, Sagardo dastaketa, Plazan.

12:00, XXII. Trikitixa Txapelketa, Plazan.  

12:00, Esku pelota eta pala partiduak, Tilosetan; euria eginez gero, kiroldegiko frontoian. 

18:00, Erromeria, Jaiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin; euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan.

19:30, Dantzaz Konpainiaren Basoa dantza ikuskizuna, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!