Baserriko lanak eta euskal tradizioak, erdigunera gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Gaur eta bihar ospatuko dituzte Euskal Jaiak, Hernanin; eta estreinako egunean, baserriko lanak eta euskal tradizioak ja­rriko dituzte erdigunean, he­rri­ko Kaxkoan izango diren ekin­tzetan. Izan ere, goizetik eguerdira, egongo dira abeltzain azo­ka, talo eta txakolin dastaketak, baserriko lanbideen erakustaldia, antzinako jokuak, edota he­rri kirolak.

Kalez Kale Kantarikoek eta erraldoi eta buruhaundiek ere egingo dute kale buelta eguerdian, Kaxkoa alaitzeko.

Arratsaldean, musika izango da protagonista: trikitilariak aurrena, Musika Ban­daren kon­tzertua gero, eta Iratzar taldearekin dantzaldiak azkenik.

Eta bihar segiko du festak, Pablo Lasa artisau azokarekin zein Trikitixa Txapelketarekin. 


EUSKAL JAIAK

GAUR, larunbata

10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.

11:00, Talo dastaketa, Iturriaga kalean.

11:00, Baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan. 

11:30, Antzinako jokuak, Tilosetan. 

12:00, Txakolin dastaketa, Iturriaga kalean.

12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.

12:30, Erraldoi eta buruhaundiak.

12:30, Herri kirolak, Tilosetan: Aynabel Davila eta Ekaitz Kortajarena pultsolariak; eta Xabier Orbegozo Arria V, Mikel Larrañaga, Axel Larrañaga eta Markel Zapiain aizkolariak.

16:30, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolatada, Tilosetan.

16:30, Trikitilariak, kalean zehar.

19:45, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua, udaletxeko arkupeetan.

20:00, Iratzar taldearekin aurreneko dantzaldia, Tilosetan.

23:00, Iratzar taldearekin bigarren dantzaldia, Tilosetan.

BIHAR, igandea

09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.

10:00, XL. Pablo Lasa Artisau Azoka, Tilosetan.

11:00, Sagardo dastaketa, Plazan.

12:00, XXII. Trikitixa Txapelketa, Plazan.  

12:00, Esku pelota eta pala partiduak, Tilosetan; euria eginez gero, kiroldegiko frontoian. 

18:00, Erromeria, Jaiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin; euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan.

19:30, Dantzaz Konpainiaren Basoa dantza ikuskizuna, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!