Kamixeta eta txartel salmenta bihar, aurreneko jaietarako

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Urriaren 4an eta 5ean ospatuko dituzte aurrenekoz, Zelabide auzoko jaiak. Eta festetako materiala eta txartelak saltzeko, postua jarriko du bihar, Auzokide auzo elkarteak: Bide­bieta plazan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara. Kamixetak (10 euro), paella, postrea eta bingoa barne hartzen duten txartelak (5 euro), eta sardinetarako tiketak (1 euro ) eskuratu ahal izango dira bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!