Dravet sindromeari sendabidea bilatzeko, monologo ?solidarioak?

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Ekitaldi solidarioa antolatu dute datorren ostiralean, hi­laren 20an, Oro­na Fundazio­ak eta Sindrome de Dravet Fundazioak. Monólogos por un sueño ba­karrizketa saioa izango da, bost umoristaren eskutik: Sol Maguna­goi­ko­e­txea, Ma­ri­­bel Salas, Gemma Martinez eta Iñigo Salinero. 

Orona Ideo eraikineko au­ditorioan izango da, Galarre­tan, arratsaldeko 19:30etan ha­sita. Eta helburua da, la­gun­tza biltzea, Dravet sin­dro­­meari sendabidea bilatzeko.


Sarrera, 15 euroko ekarpen solidarioa

Saioa ikusteko sarrera, 15 eu­roko ekarpen solidarioa izan­go da. Izan ere, bildutako di­ru guztia bideratuko da, Dra­vet sindromearen inguruko iker­ketara. Internet bidez esku­ra­tu daitezke sarrerak: mo­no­logos.retodravet.com.

Nahi duenak, 15 euro bai­no gehiagoko aportazioa egin dezake, eta hori ere bidera­tu­ko da, ikerketara. Dravet sin­dromeari buruzko infor­ma­zio gehiago aurkitu daiteke, www.dravetfoundation.eu web orrian.

«Ezin duzue bakarrizketa saioa galdu! Barre algarak eta dibertsioa ziurtatuta daude!», animatu dute jendea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!