?El Triangulo de la Muerte? dokumentala, ostegunean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Bi hitzordu jarri ditu Egiari Zor elkarteak, «estatu terro­rismoaren 40garren urteu­rre­­naren harira», Tasio Arriza­ba­laga elkartekideak azaldu duenez. 

Eta horietan aurre­ne­koa, datorren oste­gu­nean izango da, arratsaldeko 19:00etan ha­sita, Bi­terin: El Trian­gu­lo de la Mue­rte dokumentala ja­rriko dute. Gainera, bertan izan­­go dira Ricardo Mendiola alkate ohia, eta Imanol La­bu­ru dokumentalaren zuzen­da­­ria. Dokumentala bera aur­­keztu, eta testuinguruan ko­ka­tuko dute bi hizlariek; eta beraiei galderak egiteko au­kera ere izango da, gero.

«Estatu terrorismoa mar­txan jarri zenetik lau ha­mar­kada pasa ondoren, alda­rri­katu nahi dugu, ardurak ez dituela inork bere gain har­tu, eta badela garaia egia osoa jakiteko», dio Arrizabalagak.


Ekitaldia Tilosetan, urriaren 5ean

Bigarren hitzordua, urriaren 5erako jarri du Egiari Zor el­karteak. Ekitaldi bat egingo dute Tilosetan, arratsaldeko 18:30etan, «40 urteko inpuni­tatea salatzeko». Bertan har­tuko du parte, besteak beste, Ane Muguruzak, 1989an erail zuten Josu Muguruza Herri Batasunako diputatuaren ala­­bak. 40 urtez inpunitatea sa­la­tuz izango da leloa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!