Bertako produktuak zein bigarren eskukoak, bi azokatan gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 14a, 02:00

Hileko bigarren larunbate­ko dinamikari helduko diote be­rriro, gaurtik, Hernanin jar­tzen dituzten bi azokak.

Plaza Berrin izango da, ohi bezala, Behemendiren Azoka Ibiltaria. Goizeko 09:30etatik 14:30etara egongo dira, ber­ta­ko produktuak eskainiko di­tuz­ten postuak. 

Denetik izan­go da bertan: Hernaniko Zabalo-enea base­rri­ko frutak, Urnie­tako Goi­bu­ru pateak eta Latxe base­rriko barazki eta arrau­tzak, Errenteriako Aparola ba­se­rri­ko babarrunak eta gaz­tak, Lis­torretako lore eta lan­da­re­ak, Oiartzungo Arditu­rri­ko ogia, Mahalaren gazta, jo­gurt eta txerrikiak, Getariako Ez­kur­txe­rri baserriko txerri­ki­ak, eta Mañekoren tarta, pastel, ma­da­lena edota erroskillak.


Katuetxe elkartearen postua, bigarren eskukoan

Urbieta kalean, berriz, Biga­rren Eskuko Azoka jarriko du­te, 10:30etatik 13:30etara. Mota guztietako gauzak izango di­ra, berrerabiltzeko; eta orain­go txandan, nobedade izango da beste postu bat ere: Katue­txe elkartearena.

Elkarteari bu­ruzko infor­mazioa emango du­­te bertan, eta baita adop­zio­ak nola egin azaldu ere. Era berean, biga­rren eskuko gauzak salduko dituzte, eta konstrukzioko materiala bil­du, katuentzako aterpe bat osa­tzeko: tabloiak, txapakumeak, apalak... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!