Katuetxe elkarteak, postua bigarren eskuko azokan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 02:00

Bigarren Eskuko Azoka izango da bihar, 10:30etatik 13:30etara, Urbieta kalean. Eta bertan jarriko du postua, Hernaniko Katuetxe elkarte sortu berriak ere. Elkartearen inguruko informazioa emango dute, adopzioak nola egin azaldu... Bigarren eskuko materiala ere salduko dute, albaitari gastuei aurre egiteko. Eta bide batez, konstrukzioko materiala bildu nahi dute, katuentzako aterpe bat osatzeko: tabloiak, txapakumeak, apalak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!