'Bihotx' taldea, Leokan gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 02:00

Jabetze Eskolen ikasturteari hasiera emateko, kontzertua antolatu dute beste behin, Leo­kako labaderoan. Gaur izango da, gaueko 22:00etan hasita, eta Norabide guztiak emanaldia eskainiko dute. Txalaparta izango da protagonista nagusia, Gema Ines Murillo, Laura Mitxelena Marin eta Ixiar Jauregi Loiarte hirukote hernaniarraren eskutik. Bere garapena azalduko dute, beste instrumentu, dantza eta kantuekin uztartuz, umorez eta gozotasunez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!