Urtekariaren 25garren edizioa, aurreko guztien laburbilduma

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 02:00

Berezia izango du aurtengo edizioa, Hernaniko Urtekariak. 25garrena da, eta hori horrela, edizio mardulagoa osatu dute: «aurreko 24 Urtekarien errekopilazio bat egin dugu. Ez da lan erraza izan bilduma egitea. 24 ediziotan, artikulu pila bat argi­taratu dira, eta beraz, irizpide batzuen arabera egin dugu aukeraketa. 60 bat artikulu bildu ditugu guztira, aurtengo Urtekari honetan», azal­du zuen Txuso Gomezek, Udal Artxiboko arduradunak, herenegungo aurkezpenean.

Gomezek azaldu zuen, historia, ondarea eta generoa di­tuztela ardatz, artikuluek. Eta eskerrak eman ziz­kien, Urte­ka­riaren ibilbide osoan edozein modutara parte hartu zu­ten guztiei; eta baita irakurleei ere, «urtero-urtero, Urte­ka­ria­ri eman diozuen ha­rreragatik».

Biterin egin zuten aurkezpena, erakusketa gelan: «he­men egin dugu, Hernanin Iku­siyak erakusketaren azkeneko eguna delako; eta biek lagun­tzen digutela, erakusketak eta Urtekariak, herriaren historia ezagutzen», nabarmendu zuen Xabier Lertxundi alkateak. Eta berak ere eskertu zien lana, partehartzaileei eta Txuso Go­mezi berari: «zuen lanagatik ez balitz, ezinezkoa litzateke».

Datorren astetik eskuragarri, udaletxean eta Biterin

Inprentarekin atzerapenak tar­teko, 100 ale soilik banatu ahal izan zituzten aurkezpenean; eta gainerako 700 bat aleak, datorren astetik aurrera egongo dira eskuragarri, udaletxean eta Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!