Euskal jantziak kalera, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 02:00

Euskal kultura eta tradizioa­ren erdigune bilakatuko da Her­nani, asteburu honetan, bes­te urte batez. Bihar eta etzi ospatuko dituzte Euskal Jaiak, eta makina bat ekintzarekin, egitarau bete-betea prestatu dute, bi egunetan.

Abeltzain azoka irekitzea­re­kin batera emango zaio ha­si­e­ra, bihar goizean. Tilosetan izango da, eta bertan egingo dituzte beste hiru saio ere, goiz eta eguerdian zehar: baserriko lanbideen erakustaldia aurre­na, antzinako jokuak ondoren, eta herri kirolak azkenik.

Iturriaga kalea, berriz, das­taketetarako txoko bilakatuko dute. Izan ere, taloak dasta­tze­ko aukera izango da lehenik, 11:00etan; eta txakolin dasta­ke­ta ondoren, eguerdian.

Doinu zaharrak eta modernoak, Musika Bandak

Trikitilarien doinuak nonahi entzuten direla, tailer, jolas eta txokolatada artean pasako dute arratsaldea, haurrek. Eta 19:45etan, Musika Bandarenak izango dira doinu horiek, uda­letxeko arkupeetan. Udako ete­naldiaren ondoren, denboral­di­ko aurreneko saioa eskaini­ko du, Jorge Pachecok pres­ta­tutako «erritmo biziko» pro­gra­marekin. Doinu zaharrak eta modernoak uztartuko dituzte, musika estilo desberdinei to­kia eginez.

Horrela, garai bateko mar­txa eta kalejirekin Euskal Ja­ien muinera iritsita, gaur egungo euskal rockera eta peliku­le­ta­ko soinu bandetara ere egingo dute salto. Bertan eskainiko di­tuzte, Pablo Sorozabalen Deba, Florentino Peñafielen Los con­formes, Silvanio Cervantesen La dominguera, edota Ramon Garciaren Peña mutilzarra.

Baina baita bestelakoak ere. Esaterako, aurten 25 urte bete dituen soinu banda bat ere joko dute: Hans Zimmerrek eta Elton Johnek The Lion King pelikularako osatutakoa. Eta bo­robiltzeko, gertuagoko hiru pieza: Itoizen Lo egin, Xabier Zabalak konpondutakoa; eta Ga­tiburen Bang-Bang Txik-Txi­ki Bang-Bang eta Zeu, zeu, zeu!, biak ere Roberto Pachecok mol­datu zituenak.

Eta Musika Bandaren kon­tzertua bukatuta, dantzaldie­ta­rako tar­tea hasiko da: bi saio eskainiko ditu Iratzar taldeak, 20:00etan eta 23:00etan.

Pablo Lasa azoka, etzi

Etzi ere izango da zerekin go­zatua, goiz eta arratsalde. Txis­tulari Bandaren dianaren on­do­ren, Pablo Lasa Artisau Azo­ka jarriko dute Tilosetan, Eus­kal Jaien barruan antolatu bai­tute aurten ere. Esku pelota eta pala partiduak ere izango dira bertan, eta sagardo dastaketa Plazan. Arratsaldeko errome­ri­ak eta Basoa dantza ikus­ki­zu­nak borobilduko dute festa.

EGITARAUA

BIHAR, larunbata

10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.

11:00, Talo dastaketa, Iturriaga kalean.

11:00, Baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan. 

11:30, Antzinako jokuak, Tilosetan. 

12:00, Txakolin dastaketa, Iturriaga kalean.

12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.

12:30, Erraldoi eta buruhaundiak.

12:30, Herri kirolak, Tilosetan.

16:30, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolatada, Tilosetan.

16:30, Trikitilariak, kalean zehar.

19:45, Hernaniko Musika Bandaren kontzertua, udaletxeko arkupeetan.

20:00, Iratzar taldearekin aurreneko dantzaldia, Tilosetan.

23:00, Iratzar taldearekin bigarren dantzaldia, Tilosetan.

ETZI, igandea

09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.

10:00, XL. Pablo Lasa Artisau Azoka, Tilosetan.

11:00, Sagardo dastaketa, Plazan. 

12:00, Esku pelota eta pala partiduak, Tilosetan; euria eginez gero, kiroldegiko frontoian. 

18:00, Erromeria, Jaiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin; euria eginez gero, udaletxeko arkupeetan.

19:30, Dantzaz Konpainiaren Basoa dantza ikuskizuna, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!