Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/12, osteguna

Merkataritza Biziberritzeko Plana, eragile eta herritarren eskura

Gaur aurkeztuko du Udalak Ikertalde Talde Aholkulariarekin batera garatutako Plana.

Merkataritza Biziberritzeko Plana garatu du Udalak Ikertalde Talde Aholkulariarekin batera. Haiekin egindako saioetan, Hernaniko merkataritza eta ostalaritzaren inguruko diagnostiko bat gauzatu dute, eta ondoren, ekintza plan bat garatu dute. Hori aurkezteko, bilera irekia egingo du Udalak Ikertaldeko kideekin batera; sektoreko eragile guztiak eta interesa duten herritarrak gonbidatu ditu. Biterin izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta bertan izango dira Xabier Lertxundi alkatea, Patxi Ibarguren, Merkataritza zinegotzia, eta Ikertaldeko kideak.