Hernaniko Zabaloenea baserriak irabazi du, berriz ere, fruta eta barazki lehiaketa, Ordiziako ferian. Ez da iraditarrek sari hori irabazten duten lehengo aldia; asko dituzte irabaziak, baina ilusioz ospatu dute lorpena. Urte osoan egindako lanaren balorazioa dela esan dute, Maddi eta Unai Iradik.