Aranora martxa, irailaren 29an

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

Xalaparta elkarteko kideak Aranora joango dira irailaren 29an, batzuk oinez eta besteak autobusean. Oinezkoen­tzat autobusa aterako da Xala­partatik 08:30etan Besabira, eta bazkaltzera zuzenean joateko, autobusa 11:30etan, elkartetik Aranora. Aranotik buelta 18:00etan. Aranoko Kontze­juan bazkaldu, eta toka, musa eta abar izango dira. Apun­ta­tzeko zerrendak elkartean bertan daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!