Buelta eskolara, Hernani txartelarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

Hernani txartelarekin iraileko eskolara buelta xamurragoa izango da erosketa baleekin. Berriak elkarteak erraztu egingo du hilabetea, erosketak Hernani Txartelarekin ordainduz, 10, 20 eta 50 euroko baleak irabazi baitaitezke. Promozioak irailaren 21era arte iraungo du. Sariak edozein dendatan irten daitezke, baina bakarrik trukatu ahal izango dira hurrengo sektoretan: moda, etxea, oinetakoak, liburu-dendak eta jostailu-dendak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!