Katekesian hasteko deia, parrokietan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

Hernaniko San Joan Bataiatzailea, San Jose Langilea eta San Antonio parrokiek Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrei, edo 2019an zehar 6 urte bete dituztenei, deia zabaltzen diete izena eman dezaten Katekesian hasteko. Hala nahi dutenek pasa daitezela Elkano kaleko lokaletatik irailaren 16, 17 eta 18an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!