Bilboko manifestaziorako izena eman daiteke Garin tabernan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 12a, 02:00

11/13 SUMARIOKO 47 auziperatuei babesa adierazteko Elkar­tasun Asteburua anto­latu zen Ereñotzun eta Her­na­nin; eta be­reziki, ha­ie­ta­ko biri: Ereño­tzun bizi den Amaia Es­nal urni­etarrari eta Aiert La­rrarte her­na­niarrari. 

Mugarri nagusienetakoa etzi larunbatean biziko da Bilbon egingo den manifestazioan. 47ak Herrian lelopean, 17:30etatik aurrera, La Casilla­tik irtengo den manifestazioan, babesa emango diete hilaren 16an hasiko den epaiketako auziperatuei. 

Hernanin autobusa 15:30­etan irtengo da Atsegindegitik eta izena eman daiteke Garin tabernan. 

Sortuk herritarrak animatu nahi ditu Bilbora hurbiltzera. «Euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzearen aldeko lana egin izanagatik 601 urteko espetxe zigor eskaeraren zama dute gainean 47 euskal herritarrek eta, tartean, Aiert Larrarte eta Amaia Esnal hernaniarrek. Elkartasuna kri­­­mi­nalizatu, eskubideen urra­keten salaketa eta preso eta iheslarien paper aktiboa etetea du helburu. Aurreko ziklo politikoaren itxiera gauzatzeko, halabeharrez, indarrean dagoen sufrimendu iraunkor eta sistematikoa amaitu be­harra dago; ondorioz, ezinbestekoa da salbuespen neurrietan oinarrituriko espetxe politika bertan behera geratzea», nabarmendu dute. Eta diote, hori osatu behar dela «euskal preso eta iheslarien etxeratzearekin. Herri-aktibazioa mo­to­rra da, erakutsi dezagun beste behin ere, preso eta iheslaririk gabeko herria eraikitzeko erabakia hartu dugula».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!