Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/10, asteartea

Euskal jaien txanda, asteburuan zehar

Igandean, Dantzaz konpainiak ?Basoa? dantza ikuskizunarekin emango dio amaiera Tilosetan.

Hernaniko Euskal Jaiak aste­buru honetan ospatuko dira Kaxkoa erdigune izanda. Benito Letxundiren kontzer­tuak eman zion hasiera egi­tarauari, baina larunbata eta igande honetan antolatu dira beste ekitaldi guztiak. Udalak herriko eragileekin antolatu du programa eta berrikuntza nagusia igandean, 19:30etan, Dantzaz konpainiak eskai­niko duen Basoa ikuskizuna izango da, Tilo­setan. Euria eginez gero Atsegindegin eskainiko da. 

Berrikuntza hori kenduta aurreko urteko egi­tarau za­bala errepikatuko da. Urte­tik urtera eta batez ere azken boladan programa polita eta erakargarria prestatu dute her­naniar guztientzat, eta denak animatu nahi dituzte antolakuntzatik, Euskal Jaie­tan parte hartu eta ondo pasa­tzera.

Mota guztietako ekintzak antolatu dituzte garai bateko bizimodua goraipatzeko; Abel­­­tzain azoka, Talo das­tatzea, baserriko lanbideen erakustaldia, antzinako jo­koak, txakolin dastatzea, mu­si­ka, kantuak, herri kirolak, trikitixa, pelota, dantzaldia, artisau azoka, sagardo das­tatzea, erromeria dantza ikus­kizuna... denetarik egon­go da.