Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/09/10, asteartea

Nagore Legarreta, Sormenaren Kabian

Nagore Legarretak jaso du Sormenaren Kabirako beka eta Alkizan egongo da irailaren 22ra arte.
Nagore Legarretak jaso du Sormenaren Kabirako beka eta Alkizan egongo da irailaren 22ra arte.

Argazkilari hernaniarrak bertan parte hartzeko beka irabazi du Beñat Rallarekin batera eta Alkizako espazio desberdinetan bere ?Ibaia ez da toki bat? proiektua garatuko du irailean zehar.

FAGUS Alkiza Interpretazio Zentroak, Sormenaren Kabian artistentzako egonaldien biga­rren edizioa jarri zuen mar­txan maiatzean eta Nagore Le­garreta artista eta argaz­kilari herna­niarraren Ibaia ez da toki bat proiektuak jaso du ber­tan garatzeko beka. Bera­re­kin batera Beñat Rallak ere lor­tu du beka. 

Bigarren edizioan 24 pro­posamen aurkeztu ziren eta her­naniarraren lanak eraman zuen artistentzako egonaldia. Maiatzean Sormenaren Kabi­an parte hartzeko deialdi ire­kia egin zuten eta proiek­tu­e­tatik epaimahaiak Legarre­ta­rena aukeratu zuen.


Arte sormena hirietatik deszentralizatu nahi da

Alkizako Udalak eta he­rriko eragileek, artistek, haus­nartu, sortu eta lan egiteko espazio bat sortua dute. Orain arte, kulturari lotutako eki­taldi gehienak hiri-eremuetan egin izan dira eta, egitasmo ho­nekin, arte-sormena, kultura bera, hirietatik deszen­tra­li­zatu nahi dute. «Gure herria Gi­puzkoako mapa kulturalean ko­katu nahi dugu, etor­ki­zu­nean, landa-eremuko sor­gune moduan erreferente bat izan dadin» diote Kabitik. 

Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, esperimentaziorako eta difu­si­orako gunea da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko ba­liabide bihurtu nahi dute Gi­puzkoa osorako, eta, horre­tarako lehen urratsak eman dituzte jada.

Irabazlea esleitzeko kon­tuan hartutako irizpideak: ori­ginaltasuna, Fagusen hiru ar­datzekin (natura, gizakia, kul­tura) koherentzia, sorme­na­ren Kabiak eskaintzen dituen lan-espazioetara eta baliabi­de­etara egokitzapena izan dira antolatzaileen hitzetan.


Bi aste eta 1.000 euro dituzte euren ideiei forma emateko

Legarreta eta Rallak bi aste izango dituzte euren ideiei forma emateko. Lete nekazal etxea, Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoa, Inazio Urruzola Txakolindegia eta Alkizako basoak, larreak zein pagadiak izango dira artisten inspirazio iturri eta baita bat-bateko lantoki ere. Proiektua aurrera era­mateko, artistek mila eu­roko beka bana jasoko dute. 


?Ibaia ez da toki bat? ingurura egokituko da

Ibaia ez da toki bat, proiek­tuan hasitako ideia garatu nahi du egonaldi honetan Legarretak. Hainbat ibai erreferentzi har­tuta (Uru­mea ibaia eta Polo­niako Odra ibaia) honako gal­dera hauei erantzun nahi izan die Le­garretak: «gizakiak his­tori­koki ibaien inguruan an­tolatu garenez, zein harreman izan dugu harekin? Ubide hu­tsa al da ibaia? Izaki biziduna al da? Ez al da gure biri­kak bezala hazi eta uzkurtzen? Ez al du bere tokia errekla­ma­tzen? Ibai­ak begiratzen al gaitu? Eta hala balitz, nola ikusten gaitu?».


Hernio eta bertako basoekin bertakoek dituzten lotura emozionalak azalarazteko

Epaimahaia Jon Umerez Urre­zolak, Alkizako alkate ohia eta EHU-ko irakaslea; Lorea Agirre Dorronsorok, kazetaria eta Jakin aldizkariko zuzendaria; Koldobika Jauregi Zinkunegik, eskultorea; Aintzane Lasarte Garatek, CPIE Euskal Itsas­bazterra erakundeko kultura bitartekaria eta Nekatoenea artisten egonaldietako ardu­raduna; Ramon Agirre Lasar­tek, aktorea eta idazlea; eta, azkenik, Haizea Barcenilla Garciak, Artearen historian doktorea EHUn irakaslea eta arte kritikoa, osatu zuten. Her­naniarraren proiektuak balorazio benetan ona izan zuen.

Legarretaren helburua ber­tako biztanleek inguruko na­tur ondarearekin di­tuzten lo­tu­ra emozionalak aza­la­raz­teko ekintza artistiko kolek­ti­bo bat planteatzea da. Kasu ho­­netan ibaiari baino, agian, Hernio eta bertako basoekin lo­­tutakoa.  

Nagore Legarretak atzo arratsaldez hasi zuen ego­nal­dia Alkizan eta irailaren 22ra arte egongo da bertan. Irai­la­ren 16 eta 18an tailer bana eskai­niko du.