Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/09, astelehena

Agur bero-beroa, aurtengo jaiei

Atzoko arratsalde beroan, gustora ibili ziren denak, apar festan.
Atzoko arratsalde beroan, gustora ibili ziren denak, apar festan.

Eguraldi ederra izan zuten Zikuñagan atzo, azkeneko egunaz gozatzeko.

ARGAZKI ALBUMA - Zikuñagako jaiak 2019

Frexkotik hasi zuten atzoko eguna Zikuñagan, zerua garbi zegoen arren; baina arratsaldeko apar festari laguntzeko edo, eguzkiak gogotik berotu zuen arratsaldean, eta sekulakoa izan zen festa txuria.

Hori baino lehen, eta paellada jendetsuaren aurretik, saltoka, jolasean eta marrazkiak eginez aritu ziren haur eta gaztetxoak, goiz osoan zehar; eta sukaldeko mantala jantzita helduak, ba­kailu goxoena prestatzeko lanetan.