Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/08, igandea

Bilera bihar, jaialdi gastronomikoa prestatzen hasteko

Nazioarteko jaialdi gastronomikoa antolatuko du Amher elkar­teak, beste urte batez, irailaren 29an. Atsegindegin izango da, eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak arte. Eta prestatzen hasteko, bilera deitu dute bihar, arratsaldeko 18:00etan, elkartearen egoitzan (Latsunbe, 42). Bertaratu eta parte hartzeko gonbitea luzatu diete, herritar, elkarte eta mugimenduei.