Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Ostirala2019ko iralak 20

Hernani

2019/09/08, igandea

Bihartik zabalik, sagardo txapelketan izenematea

Sagardo txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, beste urte batez. Irailaren 20an izango da, eta bihar zabalduko da izena emateko epea, arra­tsal­de­ko 19:00etan. Aurreneko bi egunetan, astelehenean eta asteartean hain justu, elkarteko bazkideek soilik izango dute apuntatzeko aukera. Asteaz­ke­ne­­tik aurrera, berriz, herritar guztientzat zabalduko dute izenematea. Txapelketaren 26garren edizioa izango da aurtengoa.