Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Igandea2019ko iralak 15

Hernani

2019/09/08, igandea

Bakailu, paella eta apar artean, bukaera ederra aurtengo jaiei

Atzo bezala, jatekorik eta edatekorik ez da faltako gaur ere. Jaietako argazki guztiak ikusteko: ?www.kronika.eus?
Atzo bezala, jatekorik eta edatekorik ez da faltako gaur ere. Jaietako argazki guztiak ikusteko: ?www.kronika.eus?

Azken eguna dute gaurkoa, Zikuñagako jaiek; eta paellada herrikoiarekin batera, lehiaketa eta txapelketa ugari izango dira: marrazkiak, toka, botea, igela... eta nobedadea, bakailu lehiaketa.

ARGAZKI ALBUMA - Zikuñagako jaiak 2019

Gaur bukatuko dira Zikuñaga auzoko jaiak, baina egun haun­dia dute aurretik, hainbat ekin­tza berezirekin. Horietako ba­tekin hasiko dute eguna.

Izan ere, berezia izango da gaur, Zikuñagako Amaren ome­nezko meza: «ia 40 urte igaro dira, Zikuñagako Amaren er­mi­ta bota zela; eta horrekin, au­zoko eta herriko historiaren zati bat galdu genuen. Orain, horrenbeste urteren ondoren, gal­dutakoa berreskuratzeko au­kera bat sortu da. Horrek eka­rri­ko du, hernaniarron zain­da­riarentzat, auzoan merezi duen etxea eraikitzea. Horregatik, es­kerrak eman nahi dizkiegu hau lortzeko lan egin duten guztiei», nabarmendu dute Zi­kuñagako auzotarrek. Eta be­re­zia izango da meza, baita ere, emanaldia eskainiko duelako Ozenki abesbatzak, bertan.


Lehiaketa eta txapelketaz josita, azkeneko eguna

Mezaren ondoren izango da, aurtengo nobedadeetako bat: bakailu lehiaketa. Baina ez da izango eguneko lehiaketa edo txapelketa bakarra, makina bat izango baitira, egun osoan zehar: marrazkiena, toka, bote eta igelarena...

Jumpinga, puzgarriak eta apar festa ere izango dituzte gozagarri, haur eta gaztetxoek; eta dantza egiteko tarterik ez da faltako, DJ Nemuxekin. Eta eguerdian, urteroko zita ma­ha­iaren bueltan: paellada herri­koia izango da.

Jaietako argazkien albuma ikusteko: www.kronika.eus


GAUR, igandea

10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza. Emanaldia eskainiko du Ozenki abesbatzak, bertan.

11:00, Bakailu lehiaketa.

11:00-13:00, Marrazki lehiaketa. 

11:00-13:00, Jumping eta puzgarriak. 

14:30, Paellada herrikoia.

16:00, Apar festa.

Ondoren, Marrazki lehiaketaren sari banaketa.

17:00, Helduen toka, igel eta bote  txapelketa. Arratsaldeko 16:00etatik 17:00etara eman behar da izena.

17:00-19:00, Jumping eta puzgarriak.

18:30, Txokolatada.

19:00, DJ Nemuxekin dantzaldia.

21:00, Zezen suzkoa, traka eta jaien amaiera.