Mahai ingurua larunbatean, Pablo Haselekin eta GRAPO, PCE(r) eta ETAko kide ohiekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 4a, 02:00

Zita bikoitza jarri du Kontra­kantxa gaztetxeak, larunba­te­rako. Erresistentzia antolatu jardunaldiak prestatu dituzte, eta mahai ingurua zein kon­tzer­tuak izango dira, arra­tsal­dean eta gauean.

Arratsaldeko 18:30etan ha­si­ko dute mahai ingurua, Erre­presioa eta amnistia: iragana ardatz, oraina borrokatu izen­bu­rupean. Bertan hartuko du­te parte Pablo Hasel rapero ka­taluniarrak, eta GRAPO, PCE(r) eta ETAko kide ohi banak, hi­ruak ere preso izandakoak.

Eta mahai inguruaren on­doren, bi kontzertu izango di­ra, gaueko 22:30etan hasita, gaztetxean bertan. Ho­ri ho­rre­la, Pablo Haselek berak es­kai­niko du kontzertuetako bat, eta Droga Púrpura disko jartzaile gasteiztarrak, bestea.

Bildutako dirua, erresistentzia kutxa nazionalera

Kontrakantxa gaztetxetik au­rre­ratu dute, era berean, egu­n osoan zehar lortutako etekin eko­nomikoa, bideratuko dute­la Errakiren erresisentzia ku­txa nazionalera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!