Antzerkia eta musika, Tabakaleran

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Kutxa Fundazioak Kutxa Kultur Gauaken egitarauaren barruan antolatutako beste bi kultur ekitaldi izango dira asteburu honetan. Bihar, Anarkia relacional antzezlana eskainiko dute Mila Espiga eta Belen Cruzek, eta etzi, larunbatean, Ras Miguel & Tafari musika taldeak kontzertua emango du. Ekimenaren barruan antolatutako guztiak bezala, ikuskizun hauek ere doan izango dira, 20:00etan hasita, Tabakalerako laugarren pisuan; eta euria egiten badu, Kutxa Kultur Plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!