Auzolana eta bazkaria, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Kontrakantxa gaztetxean ikasturte berriari begira lanean hasiak dira. Hori horrela, martxan jartzeko auzolanerako hitzordua jarri dute. Datorren asteartean, hilak 27, goizeko 10:00etan gaztetxean elkar­tzeko dei egin dute, auzolanerako. Ondoren, 14:00ak aldera, bazkaria egingo da. «Edonork ateak irekita dituela» gogorarazi dute, eta parte hartzera animatzeko dei egin dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!