Arantzazu plaza, asfaltatzen aurrena

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Akarregi poligonoan eta Zi­ku­ñaga Papeleran egingo ditu Udalak gaur, aurreneko asfaltatze lanak. Herri barruan au­rreneko lanak, berriz, bihar ha­siko ditu, Arantzazu plazan. Datozen egunetan gune gehiago asfaltatuko ditu.

Arantzazu plaza itxita, bihar

Asfaltatuko den herri barruko au­rreneko gunea Arantzazu pla­za izango da. Portu auzora jaisteko Larramendi kalea har­tu, eta Leoka baino lehen dagoen tunelera iritsi aurretik ez­ker-eskubi dagoen gunea da Aran­tzazu plaza. Hainbat ga­ra­je eta aparkaleku daude bertan, eta hori horrela, kotxeak ber­tatik ateratzeko eskatu du Udalak.

Bihar goizeko 07:00etan hasiko dituzte lanak, eta ordu horren aurretik atera behar dira kotxeak. Lanak bukatuta, berriro irekiko da plaza.

Datozen egunetan, lan gehiago

Biharkoa ez da izango asfaltatuko den herriko gune bakarra. Datozen egunetan lan gehiago egingo ditu Udalak.

Horrela, astelehenean, Txi­rri­ta, Zinkoenea eta Sa­gas­ti­al­den egingo dira lanak; abuztuaren 27 eta 28an, Iturregin; abuztuaren 29tik irailaren 10e­ra, Osiñagan, Portutik Loi­di­­ra; irailaren 5ean, Shangai-Portu artean; irai­laren 5etik 13ra Erroi­la­bu­run; irailaren 16tik 20ra hilerrian; eta irailaren 23tik urriaren 4ra, Etxe­berrin.

Portuko tunela itxita, astelehenean

Bestalde, Portu eta Elizatxo ar­te­ko mugikortasun arazoak kon­­pontzeko lanekin segita, astelehenetik ostegunera itxita egongo da Portuko tunela. Eli­za­txora Oindi kaletik bakarrik sartu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!