Sarrerak salgai, Gure Zirkuko emanaldirako

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 22a, 02:00

Orion dago Gure Zirkua, eta bertako artistak egun ba­tzu­e­tan atseden hartzen ari dire­nez, her­naniarrek hartuko du­te lekua, larunbatean. Ema­nal­di berezi bat emango dute bertan, Joana Ortegak eta Sebi Ustarrozek osatutako Hego Haizea bikoteak, Ainara Orte­ga musikaria lagun dutela; Andoni Martinez de Ustaran mago argentinarrak; eta Bitar­tean folk musika taldeak, Haritz Ezeizak, Ixiar Jauregik, Garazi Navasek eta Sebi Usta­rrozek osatua.


Sarrerak, Txilin salgai

Emanaldia larunbatean, 19:30­e­­tan hasiko da, eta bertan erosi ahal izango dira sarrerak. Baina, aurretik, Txili tabernan erosteko aukera ere izango da; 5 euroan haurrek, eta 10 euroan, helduek.

Hiru ataletako emanaldia izango da, musika argen­ti­na­rra, euskalduna eta magia nahastuko dituena.


Diskoak, Open Arms laguntzeko

Bestalde, jakinarazi dute la­runbatean musika diskoak salgai jarriko dituztela Gure Zirkuan bertan. Kasu honetan, baina, bildutako dirua Open Arms itsasontzia laguntzeko erabiliko da. Itsasontzi horrek 80tik gora lagun migratzaile jaso ditu, lehorrera eramateko asmoz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!