Futbol zazpi txapeleketa, arriskuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 19a, 02:00

Larunbatean, ospatuko da dispertsioaren aurkako futbol 7 txapelketa. Hala ere, antolatzaileek adierazi dute, bertan behera gelditzeko arriskua dagoela, ez baita jende nahikoa apuntatu. Beraz, jendea animatzeko deia luzatu nahi izan dute antolatzaileek.  Garin tabernan, futbol7hernani@gmail.com helbide elektronikoan eta sare sozialetan eman daiteke izena, eta «lanak errazteko», ordainketa momentu berean egiteko ere eskatu dute. Txapelketaren egunean bazkaria ere izango da, eta ondoren, Luziano Show eta kale buelta musikatua. Txapelketan izena emateak 10 euro balio ditu, eta bazkariak beste 10; biek batera, berriz, 15 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!