Gure Zirkuan, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 19a, 02:00

GURE Zirkuak, Orion eskainiko ditu uda amaierako ikuskizunak. Eta larunbat honetan, hernaniarrak hartuko dute parte. Hego haizea taldea eta Ainara Ortega entzuteko aukera egongo da. Ondoren Andoni Martinez de Ustaranek magia ikuskizun labur bat eskainiko du, Hernaniko Bitartean folk taldeak bere saioa girotuz.

Hori dela eta, hernaniarrek Oriora hurbiltzeko deia egin nahi izan dute. Musika euskaldunaz, argentinarraz, eta bien fusioaz  go­za­tzeko aukera paregabea dagoela azpimarratuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!