Ergobiko festak ostiralean eta Kros Herrikoia larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 19a, 02:00

Ostiralean emango zaie hasiera Ergobiko festei, goizeko 12:0etan, jaietan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketarekin. Arratsaldean izango da txupinazioa eta haur jolasak ere egongo dira, hala nola, puzgarriak, apar festa, txokolatada eta beste hamaika ekintza gehiago.

Gaueko 21:00ak aldera luma gorri oilasko jatea egongo da karpan, bapo afaltzeko. Helduak 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta 16 urtetik beherako haurrek, 12 euro. Afa­ria amaitu ostean, Ergo­biko Penthatloia egongo da. Punta puntako herri kirolariak auzoko taldearen aurka, hain zuzen. 


XII Kros Herrikoia, larunbatekoa

Ostiralean amaituko da izen emateko epea. Inskripzioak 11 euro balio du, eta www.kronoak.com web orrialdean egin daiteke.

10 kilometroko lasterketa izango da, Ergobiko plazatik hasiz, eta Santiomendiko bideetan barrena murgilduko da. XVII Bernardo Arzallusen oroimenean burutuko da lasterketa. Txapela, helmugara iristen den lehenengo gizon eta emakumarentzat izango da, eta garaikurra berriz, auzoko irabazlearentzat zu­zen­duta joango da. 

Parte hartzaile bakoitzak Idiazabal gazta laurden bat jasoko du, eta horrez gain, Sagardo botila eta FULL GAS en gel bat. Behin proba amaitu ostean, nahikoa janari egongo da, berriro ere indarrak hartu eta festetan jarraitzeko. Parte hartzaileen artean zozketak eogngo dira, sari ugari baitaude banatzeko. Jarraian, tortila patata lehiaketa eta bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da. 

Beraz, antaolatzaileek Kro­se­an izena emateko, arin ibiltzea gomendatzen dute, ostiralean ixten baita izena emateko epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!