Goizuetako fiesten azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko abu. 18a, 02:00

ATZO DJ Bull eta Igandea txarangak girotu zuten gaua, ordu txikiak arte. Gaur ordea, goizeko 8:00etarako martxan dira berriro ere goizuetarrak, Lasturko zezenekin entzierroa baitago. Jarraian nahikoa denbora egongo da deskantsatzeko, eta 12:00etan, Umore Ona peñaren irteera egongo da, Ikastolako tabernatik. 

Ordu berberan hasiko dira pilota partiduak. Jarra­ian, Igandea txarangak kaleak girotuko ditu. Ondoren, bazkaria egongo da Umore Ona peñarekin, eta arratsaldean, kalejira.

Gaua amaitzeko eta fiestei agurra emateko, Txamukos mari­a­txiekin dantzaldiaz go­a­­­tzeko aukera izatez gain, Igandea txaranga taldeak Goizutako fiestak agurtuko ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!