Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Larunbata2019ko abuztuak 24

Hernani

2019/08/14, asteazkena

Orreaga taldeak bihar, erresistentzia nazionalerako deia

Bihar da Askatasunaren Eguna eta goizeko 11:30etan izango da ekitaldia, Pasai Donibaneko Santiago plazan.

Bihar askatasunaren egu­nean, Orreaga taldeak erre­sis­tentzia naziona­lerako de­ia egingo du, «Nafarroako Erre­suma da euskal herria­ren estatua« lelopean». Ekitaldian ze­har, erresisten­tziaren in­sti­tu­zionalizazioei buruzko oi­na­rri­zko bi printzipio aipa­tuko dituz­tela adiera­zi dute antola­tzaileek. 

Lehena, Euskal Herriak autodeter­mina­tzeko es­ku­bi­dea duela berrestea. Azpi­marratu dute, herriak esta­tuen eta gober­nuen aurrekoak direla poltikan eta herriek dituztela es­tatu eta gobernu horiek legez eratzen.

Bigarren printzipioa «Erre­suma indarrean dago­ela berrestea» dela adierazi dute, honakoa gaineratuz «Espai­no­len eta frankoen inperia­lismoak gure estatuari egin­dako erasoak eta era­gin­dako zatiketak  kri­mi­nalak dira».

Hori dela eta, Orreaga taldeak, Pasai Donibanen biltzeko deia zabaldu nahi izan dute, aurrerapausoak egiteko asmotan «euskal herri­a bizirik dagoela erakusteko».