Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/13, asteartea

«Asko etortzen dira gomendio eske, oporretan irakurtzeko moduko liburu arin eta entretenigarrien bila»

Ainara Aiestaran Iruretagoiena eta gainerako lau lankideak prest izaten dira liburutegian, gomendioak egiteko.
Ainara Aiestaran Iruretagoiena eta gainerako lau lankideak prest izaten dira liburutegian, gomendioak egiteko.

Irakurle faltarik ez dute sumatzen Hernaniko Udal Liburutegian, Ainara Aiestaran Iruretagoienak eta lankideek; ez heldu eta ez ume. «Ez da egia oraingo umeek ez dutela irakurtzen. Gezurra galanta!» dio. Edonori gomendioa emateko prest dira. Baita iburuak oparitzeko prest ere!

Ia neguan bezainbeste lan izaten dute udaran ere, Udal Liburutegian. Hori bai; gehie­nak, opor egunetarako liburu aproposen inguruan galdezka etortzen dira. «Jende asko da­tor oporretara dijoalako go­men­dio eske, oporretan ira­kur­tzeko liburu arin eta en­tre­tenigarrien bila», dio Ainara Aiestaran Iruretagoienak, udan lanean ari diren bost lan­gileetako batek. 

Edonorentzako mo­du­ko go­mendioak dauzkate, hala ere, eta eskaintza berezia in­teres gu­neetan, liburuak opari azokan... 


Denen neurrira

Neguko martxarekin aldera­tu­ta, «antzeko martxa» nabari du­te Udal Liburutegian. «Eki­tal­di askoz gutxiago anto­la­tzen dugu, baina maileguan, kon­tsultatzera etortzen den jen­de kopuruan... antzeko mar­­txan jarraitzen dugu».

Kontsulta egiteko moduan dago, bereziki, aldaketa. «Nor­ma­lean baino gehiago gal­de­tzen digute liburu bat gomen­da­tzeko, eta gehienak dira opo­rretara eramateko liburu­ak, arinak, entretenigarriak. Is­torio tristerik ez. Normalean ber­din zaie generoa». Horre­la­ko­etarako «oinarrizko liburu ba­tzuk» izaten dituzte zerren­dan. «Lanean ari garenok oso desberdinak gara, eta oso gau­za desberdinak irakurtzen di­tu­gu. Baina badaude liburu ba­tzuk gehienoi gustatu zaiz­ki­gu­nak». Horiekin, eta liburu­te­gira etortzen direnek gomen­da­tzen dituztenekin osatzen du­te zerrenda hori. «Ahoz aho­koak asko funtzionatzen du». liburutegia.hernani.eus web­gu­nean ere partekatzen di­tuzte. Orain arte Freska­ga­rriak, udako gida ere atera izan dute. «Baina aurten ezin izan da. Hala ere, urte ha­si­e­rako Kutunenak gidak fun­tzionatzen du. Hasi ginen 40 li­bururekin, eta aurten, da­goeneko, 56 atera dira».

Bestelakorik eskatzen due­nik ere bada, ordea. «Badator jen­dea, baita ere, asko ira­kur­tzen duena. Horiek guretzat zai­la­goak dira, gomendatzen di­tu­gunak irakurrita dauz­ka­te­lako! Baina saiatzen gara. Hi­lero ja­so­tzen ditugu liburu be­rriak, eta nobedadeak pres­tatzean har­tzen diegu tankera, zein pu­bliko motari gustatuko zaion. Hala ere, sakonago irakurtzen duten horiek ez digute nor­malean galdetzen».

«Nahiago genuke [liburu] gehiago eramango balituzte!»
«Irakurri egin behar dutela esan dieten hau­rren gurasoak etortzen dira la­guntza eske, normalean b­e­raiek ere ez dute ohitura haundirik irakurtzeko»


Asko ala gutxi, zer ote?

Kopuruak zehazten zaila da, hala ere. «Hilean bat irakurtzea ez da asko, niretzat. Hemen ikusten dugunarekin ez. Asko da, hilean lauzpabost liburu. Dezente daude horrelakoak!».

Liburuak nolakoak diren, berriz, hobe irakurleek era­ba­kitzea. «Literatura ona eta horrelako kontzeptuak ez zaiz­kit gustatzen. Liburu batzuk denbora gehiago eskatzen dute, baina... Liburuzainen artean bada hor, desadostasunik!».

Eta ez dira helduak, asko irakurtzen duten bakarrak. «Ba­daude eskolan edo etxean ira­kurtzea agindu dietenak». Ho­rre­lakoetan gurasoak etor­tzen zaizkie galdezka; «irakurri egin behar dutela esan dieten hau­rren guasoak etortzen dira la­guntza eske, normalean b­e­raiek ere ez dute ohitura haundirik irakurtzeko». Baina «badaude haurrak dezente irakurtzen dutenak», eta haiek garbi izaten omen dute zer nahi duten: «bildumak nahiago dituzte».


Interes guneak, azoka eta online aukera

Gida bila ere asko joaten omen da jendea, «Europa edo mun­duko beste lekuetakoen bila, gehiago». Baina udan denak ez dira kanpora joaten. Haientzat Interes Gunean, sarreran, jarri dituzte bestelako gidak. «Euskal Herria oinez izena du. Hemen  gelditzen direnen­tza­ko. Bertakoa hobeto ezagu­tze­ko,  urrutira joan gabe». 

Beste batzuk, kanpora jo­an­da ere, ez dira pisu haun­diak eraman zaleak. Kasu ha­ue­tan, eLiburutegia zabaltzen ari omen da. «Liburu elek­tro­ni­koak irakurtzeko plata­for­ma da. Behar den bakarra da, sa­reko liburutegi bateko txar­te­la edukitzea». Eta pe­li­ku­lak ere ikusi daitezke.

Hainbeste aukerarekin, or­dea, espazio falta izaten dute arazo, Udal Liburutegian. «Hi­lero liburu berriak jasotzen di­tugu, 80 bat, baina apalak ber­dinak dira!». Horregatik, xa­hututako liburuekin, «den­bo­ra askoan mailegatu ez di­re­ne­kin» azoka jartzen ari dira egu­raldi ona egiten duenetan, Biteri kanpoaldean. «Asko dauz­­kagu, eta nahiago genuke ge­hiago ere eramango bali­tuz­te!». Beraz, on egin! 


GOMENDAGARRIAK

HELDUAK

- Los asquerosos. Santiago Lorenzo.

- Atzerrian. Nerea Balda San Juan.

- Cornelia. Florencia Etcheves.

- Cuando sale la reclusa. Fred Vargas.

- Denok gara google. Xabier Etxaniz Rojo.

- Una educación. Tara Westover.

- Esnearen kolorekoa. Nell Leyshon.

- Fakirraren ahotsa. Harkaitz Cano.

- Film zaharren kluba. Alberto Ladron Arana.

- Hariak. Joseba Peña.

- La retornada. Donatella di Pietrantonio.

- Todo el bien y todo el mal. Care Santos.

GAZTEAK

- Bajo el paraguas azul. Elena Martínez Blanco.

- Coraline. Neil Gaiman.

- Everest: herri oso bat gailurrean [komikia]. Cesar Llaguno.

- Hilezkorra. Fernando Morillo.

- Sasieskola. Garbiñe Ubeda.

- Sasiolako errotarria. Ramon Olasagasti.

*Gomendio gehiago: liburutegia.hernani.eus