Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/12, astelehena

Izenematea irekita, Futbol 7 Txapelketan

Jakinarazi zuten abuztuaren 24an jokatuko dela aurten, Futbol 7 Txapelketa, Zubipen. Orain, izen-ematearen berri eman dute. Garin tabernan, futbol7hernani@gmail.com helbide elektronikoan eta sare sozialetan eman daiteke izena, eta «lanak errazteko», ordainketa momentu berean egiteko ere eskatu dute. Txapelketaren egunean bazkaria ere izango da, eta ondoren, Luziano Show eta kale buelta musikatua. Txapelketan izena emateak 10 euro balio ditu, eta bazkariak beste 10; biek batera, berriz, 15 euro.