Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/12, astelehena

Hirugarrenez jolasera, igerileku irekietara

Koltxonetak eguerdian aterako dira igerilekura.
Koltxonetak eguerdian aterako dira igerilekura.

Pasa den astean bezala, abuztua bukatu arte astelehen eta asteazkenero izango dira jolasak aukeran, Mendi Mendiyaneko igerileku irekietan, 11:00etatik 14:30ak ingurura arte.

Goiza jolasean pasatzeko au­kera izango da gaur ere, Men­di Mendiyaneko igerileku ire­kietan, abuztuko astelehen eta asteazkenero bezala. Abuz­tua­ren 28a izango da azken egu­na. Goi­ze­ko 11:00etatik 13:00e­ta­ra bitartean, lehorreko jo­lasetan aritu ahal izango da: ohe elastikoak, slack line, ping-pong, badminton, bolei­bo­la, fut­boleia, harrapake­tan...

Eguerdi partean, berriz, 13:00a aldera, koltxonetak ate­rako dituzte igerilekuetara, eta 14:30ak ingurura arte jo­lastu ahal izango da horiekin.

Ohiko sokorristez gain, 6 begirale ere izango di­ra de­ne­ra, bai lehorreko eta baita ure­tako jolasek iraun bi­tar­tean.

Eguraldia bustitik badator, aukeran, hobe berdin-berdin blai egitea, baina jolasetan mur­gilduta! yy