Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/11, igandea

«Erresistentzia nazionalerako deia» Askatasunaren Egunean

Urtero antolatzen du Orreaga taldeak Askatasunaren Eguna.
Urtero antolatzen du Orreaga taldeak Askatasunaren Eguna.

Abuztuaren 15ean Pasai Donibanen egingo du ekitaldia Orreaga taldeak, «Nafarroako Erresuma da euskal herriaren estatua» lemapean.

Urteroko deialdia egin du Orreaga taldeak abuztuaren 15erako, «Askatasun Egune­ra­ko». Pasai Donibanen jarri du­te hitzordua, 11:30etan, «Na­farroako Erresuma da euskal herriaren estatua» lelopean.

Ekitaldian «erresistentziaren instituzionalizazioaren bi printzipioak» agertuko direla azaldu dute prentsa oharrean. Batetik, «Euskal Herriak autodeterminatzeko eskubidea duela berrestea». Ildo horretatik, gogorarazi dute «Nazio Batuek oinarrizko lehen giza eskubidetzat eta gainerakoetarako lehen baldintzatzat jotzen dutela herri guztien independentziarako es­kubidea». Bes­tetik, aurtengo leloa azpimarratuz, «Nafarroako Erre­su­ma indarrean dagoela be­rrestea». Izan ere, diote euskal herriak sekula ez duela onartu ez ezagutu Nafarroako Erre­suma ez, besterik» eta «espainolen eta frankoen inperialismoak gure estatuari eragindako erasoak, zatiketak ekintza kriminalak eta bliogabeak» direla. Beraz, «euskal herriaren estatu historikoaren jarraipena berrestea» da, azaldu dutenez, «gure as­katasun nazionala berreskuratzeko estrategia».