Urumeako Kronika

Kronika logotipoa

Astelehena2019ko abuztuak 19

Hernani

2019/08/11, igandea

Huntza, Esne Beltza eta bertsolariak, Aste Nagusian

Huntza eta Esne Beltza talde hernaniarrak ariko dira gaur, Saguesen.
Huntza eta Esne Beltza talde hernaniarrak ariko dira gaur, Saguesen.

Hernaniar gehiago ikusteko aukera izango da gaur ere, Donostiako Aste Nagusian. Besteak beste, Huntza eta Esne Beltza taldeek kontzertuak emango dituzte 23:45etatik aurrera, Saguesen, eta Piratek, berriz, bertso saioa antolatu dute 18:00etan: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan.

ASTE NAGUSIA - ABUZTUAK 11

Egun osoan zehar, Zurriola Street Food, Kursaaleko terrazan; eskulangin­tza azoka Clara Campoamor plazan.

Goizean, Euskal Herriko Nekazal Produktuen VIII. Azoka berezia, Loiola kalean.

Arratsaldean, Arte Nagusia: Emakumeak artea sortzen, Kontxa pasealekuan.

09:30-15:00, Itsas-zaborra out: itsas hondoaren garbiketa eta urpekaritza bataioak, Nautikoko terrazan.

10:00, Getaria-Donostia kayak. Irteera Getariatik eta helmuga Kontxako hondartzara.

10:00-20:00, Hondartza-boleibol herri txapelketa, Zurriolan.

10:45, Nordic Walking zeharkaldia eta bizikleta eta patinetan jai giro martxa, eta Aste Nagusiko 5. Nordic Walking zeharkaldia, Sagues.

11:00, Bertako produktuen VIII. gastronomia lehiaketa gazteentzat, Bretxan.

12:00, Euskal dantza muxikoak, Bulebarrean. Jeiki Hadi taldea.

13:30-14:30, Jim Beans, bluegrass, american music Kursaaleko Urumea terrazan.

16:00-17:00, Arte Nagusia. Umeekin marrazten Rosario C Vidalaren eskutik, Kontxa pasealekuan.

16:00-20:00, Puzgarriak Teresa de Calcuta plazan (egia).

17:00, VI. Goitibehera jaitsiera Aste Nagusia, Zuatzun.

17:30, Gezur gehiegi, komedia eta magia Kursaaleko Urumea terrazan.

17:30, Jolas mundua. Okendo plazan

17:30, Zaldi lasterketak Donostiako Hipodromoan.

18:00-20:00, Domo Sistemako eraikuntzari buruzko parte-hartze tailerra helduentzat. Clara Campoamor plaza.

18:00, Erraldoi eta buruhaundiak, erdialdean, Abuztuak 31 kaletik.

18:30, Antigua Band Txaranga Grosen.

19:30, Arroyo de la Encomiendako Musika Banda (Valladolid), Bulebarren.

19:30, Sardin-jatea Easo plazan.

20:00, Jim Beans, bluegrass, american music. Kursaaleko Urumea terrazan. 

20:00, Eskola Dantza Taldea, folklorea. Konstituzio plazan.

22:45, Su Artifizialen Nazioarteko 56. Lehiaketa Kontxako badian. Ciels en Fête (Frantzia).

23:30, Zezensuzkoa, Miramar kaletik.

23:30-03:30, Kursaal Gune Zabala. DJ Gaua Kursaaleko terrazan.

23:30>, Aste Nagusiko DJ Gazteen IV. Erakustaldia: Peru Rubio.

00:30>, DJ Lea.

23:30, Stylo orkestra, dantzaldia Easo Plazan.

23:30, Super panela orkestra, kolonbiar musika. Boulevardeko kioskoan.

23:45, Esne Beltza + Huntza, Saguesen.


Piraten egitaraua

16:30, Mus txapelketa, Trinitate plazan.

18:00, Bertso-saioa: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Unai Gaztelumendi

18:00, Hegoak, Kaimingaintxon.

19:30, Oreja14, Kaimingaintxo.

20:30, Afari musikatuak, Trinitatean.

23:05, Kontzertua: Andoni Ollokiegi, Trinitate plazan.

23:05, The Lizards, Kaleko Urdangak, Rude Pride, Flamenkan.