Aranoko Pala Txapelketaren finalak bihar jokatuko dira 11:00etan hasita. Uztaileko lehenengo asteburuan eta bigarrengo asteburuan egun bakarrean jokatu ziren ligaxkak eta finalerdiak, bai nesken mailan zein mutiletan hurrenez hurren.
Biharko finaletara ondorengo bikoteak sailkatu ziren; nesketan, Maitane eta Nagorek, Eider eta Kris izango dituzte aurkari txapelaren bila. Mutiletan, Gelbentzu eta Olasagastik, Agirre eta Elortzaren aurka jokatuko dute.
Nesken hirugarren eta laugarren posturako partiduak ere jokatuko dira eta bertan Amaia eta Naroa ariko dira podiumeko lehian Maitane eta Emeren kontra. Mutiletan ez da egongo hirugarren eta laugarren posturako partidurik. Aurten guztira hamalau bikotek parte hartu dute txapelketan.