Herri Krosa gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 20a, 02:00

egun batzuk falta dira San­tioak hasteko, baina motorrak berotzeko korrika saioa, sardi­nada eta musika egongo dira gaur. Astigarragako 17. Herri Krosa, 17:30etan, Kale Nagu­sitik abiatuko da eta 7,3 kilo­metro egin beharko di­tuzte lasterkariak. Bertan aritzeko izena eman daiteke gaur oraindik, 16:00­etatik 17:00­etara laster­keta hasten den gu­nera hubilduz, 9 euro­tan.

Herri krosa amaitu eta sariak eman eta gero indar­berritzeko, 19:00etan sardi­na jatea antolatu da Joseba Baran­diaran plazan eta ondo­ren, Back eta Hot Potatoes Blues Band taldea entzuteko aukera paregabea egongo da. 60 eta 70 hamarkadetako in­geles bertsio ezagunak eta blues eta rhythm&blues doi­nuak dantzatuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!