Bizikleta itzulia, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

Euskal presoen aldeko bizikleta itzulia antolatu da, gaur hasi eta igandera bitartean burutuz. 80 kilometroko ibil­bi­dea, hiru etapatan egingo dute. Lehenengoa gaur izango da, Lu­husotik Zarautzera; biga­­rre­na bihar, Zarau­tzetik Le­kei­­tiora; eta hirugarren etapa eta azkena etzi, Lekei­tion hasi eta Gernikan amaituko dena. Bakoi­tza­ren esku dago parte­har­tzea, etapak eginez, edota itzuli osoa burutuz. Etapa ba­koi­tzeko 20 euro ordaindu be­har dira, eta itzuli osoa egin nahi izanez gero 50 euro. 

Itzuliko partehartzaileek ber­matua izango dute jatekoa, eda­tekoa eta lo egiteko lekua. Bakoitzaren lo zakuak eta ­ bes­te hainbat tresna, itzuliaren an­tolatzaileek beraiek eramango dituzte, furgonetan.

Parte hartzeko aukera gaur arratsaldean, Errekaldetik pasatzen direnean 

Izena emateko epea, asteartean amaitu zen; baina hala ere, badago partehartzeko beste au­kera bat ere. Gaur 16:45­etan, Donostiako Okendo Pla­­zatik ate­rako dira, eta 17:15­etan Erre­kaldetik pa­sa. Nahi duenak, aukera izango du ber­tan, itzuliarekin bat egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!