Txikien irudimenarekin sortutako soka parkea eraikitzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

Aste honetan, 8 eta 12 urteko hau­rrak, burmuinean daramaten irudimena lantzen ari dira, soka parkea landuz. Par­tehartzaileak 100 bat ume dira, eta arkitektura eta pedagogia uztartzen dituen Maus Ha­us enpresaren gidaritzapean ari dira. Laguntzaile lanetan ari dira, Udalekuak dinamizatzen dituzten bi taldeak: Kaxkardi Kirol Elkartea eta Kanika Aisialdi Taldea. 


Erabaki Hernani 2017ko ­proposamena da

Herna­niarrek 2017ko aurrekontu partehartzaileetan era­­ba­kitako proposamenetako bat da hori, eta aurrera doa.  Pro­ze­­su partehartzaile honen bitartez, sokadun parke baten ezau­garriak finkatzea da helburua, 8 urtetik gorakoek bertan es­ka­latu dezaten; noski, haur zaharragoen nahiak eta interesak kontutan hartuz.

Helburua da, prozesu partehartzaile baten bidez, sokadun parke baten ezau­ga­rriak finkatzea.

Guztira, bost taldek osatu­ta­ko proiektua da, egunero saio bat eginez, eta egun ba­koitzean talde batek har­tzen du parte. Saio bakoitzean, le­he­nik eta behin, sokadun parkearen kokaleku izan daitezkeen espazioak bisita­tzen di­tuzte, eremu horretan sokadun parkea bisualizatuz. Ondoren, haibat parkeren ereduak ikusten dituzte, ideia ezberdinen ereduak bereganatzeko, nonbait. Behin eremuak eta espazioak bisualizatuta eta ideiak argi izanda, bakoitzak bere nahitik abiatuta talde diseinua egiten dute, eta beraien artean adostutako ideiak ma­keta batean plasmatzen dituzte, ondoren. 

Talde guztien maketak amaituta daudenean, ez da irabazle bat aukeratuko. Talde guz­tien esfortzuarekin eta ide­i­ekin egindako lan­ak bateratuko dira, eta maketa bakarra irudikatuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!