Kultura eta aisialdia, denontzako udan

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 19a, 02:00

Udaparkean egitasmoak lau ur­te beteko ditu aurten, eta esan liteke «sendotzen» ari de­la, Ko­ro Etxeberria kultura zi­ne­go­­tziak atzoko aur­kezpe­nean adierazi zuen bezala. Urtero be­zala, diziplina ezber­dinak uz­tar­tuz eta adin guz­ti­e­tarako, eskain­tza anitza eta zabala prestatu du Udalak, Ave Maria parkean, abuz­tu­aren lehe­nen­go hiru egunetan.

Aurten hori da nobedade na­gusia: abuztuan egingo dela Uda­parkean 2019, eta ez uztai­lean, aurreko urteetan bezala. Hori bai, datorren astean, uz­tai­l­aren 25etik 27ra Gure Zir­kua egongo da kokatuta Ave Maria parkeko behekaldean; eta Uda­parkeanen barruan txertatu du­te hori ere. Sarrera ia de­nak salduta daude, baina astelehe­nean takila irekiko dute, Ave Ma­ria parkeko behe­kaldean, eta 15 bat sarrera sal­du­ko di­tuzte, emanaldi bakoitzerako.

Udaparkean egitasmoak, abuz­­tuaren 1etik 3ra, Ave Ma­ria parkea gozamenerako toki bila­katuko du, «adin guztietako jendearentzako, eta herritarrek berea egin dutena», azpi­ma­rratu zuen Etxe­be­rri­ak; eta zehaztu, Udaleko sail guztien elkarlanarekin burutu dela.


Ttapa-Ttapa, ikuskizuna, ­antzezlana eta zinea, hasteko

Adin guztietarako antolatu di­ra ekintzak, eta abuztuaren 1ean ha­siko dira, arra­tsaldeko 18:30­etan, Ttapa Ttapa  ibilal­di­­arekin. Adi­n­e­­koei zu­zen­­­­duta da­go, eta Atsegin­de­gi­tik abiatu eta Ave Maria parkean amaituko dute paseoa. 

Ostegunean bertan, behin ibilaldia amaituta, El Fedito argentinarraren Oyun ikuskizunaz gozatu ahalko da. On­do­­ren, La Burla teatro konpaini­ak Eco­nómicas antzezlana es­kainiko du, Sandra Ferrúsekin eta Vito Rogado hernaniarrarekin. Eta eguna amaitzeko Hor­­ma er­lo­jua duen etxea fil­ma jarriko da.


Jolasak eta dantza, ­protagonista, ostiralean 

Ostiralean, haurrentzako jolasak eta dantza ikuskizunak izango dira eguneko saio na­gu­siak. Hasteko, 18:00etan, 0-3 ur­tekoentzat jolasak izango dira, Plisti plastaren eskutik, parkeko elementuekin; eta 5 urtetik gorakoentzat, El Amics d?en Crusó egurrezko jolas li­bre erraldoiak. 

20:00­­­­etan hasi eta amaiera arte hiru dantza ikuskizun ere egongo dira Haatik, Ertza eta Korrontzi Dantzan taldeekin.


Bukatzeko, kontzertua eta ikuskizuna

Aurtengo Udaparkean larunbatarekin amaituko da, Vaiven Circo konpainiaren Esen­cial ikuskizunarekin, eta ondoren 2ZIO talde gipuzkoarrak eskainiko duen rap kontzertuarekin. 

Gogorarazi nahi izan dute, bestalde, afari-merienda par­kean bertan egiteko aukera egongo dela egunero, etxetik eramanda, edo bertan egongo den Furgo Farran erosita.

Azkenik zehaztu dute, egu­ral­dia lagundu ezean Atse­gin­degin izango direla saioak. 


UZTAILAK 25, 26 eta 27

18:00 eta 20:30, Gure Zirkua egongo da Ave Maria parkeko beheko aldean. Bi emanaldi egongo dira, egun bakoitzean.


ABUZTUAK 1, osteguna

18:30etan, Ttapa-Ttapa ibilaldia, Atsegindegitik Ave Maria parkera.

19:30etan, El Feditoren Oyun ikuskizuna. Guztientzat.

20:30etan, La Burla Teatro konpainiaren Económicas antzerkia. Guztientzat, gazteleraz.?

22:00etan, Zinea: Horma erlojua duen etxea. Familiarra. 105 minutu.


ABUZTUAK 2, ostirala

18:00etan, Plisti plasta jolasak 0-3 urtekoentzat, eta Toc de Fusta taldearen Els Amics d? en Crusó jolasa 5 urtetik gorakoentzat.

20:00etan, Haatik. 4 eme. Dantza. Guztientzat.

20:30etan, Ertza. Meeting point. Dantza. Guztientzat.

22:00etan, Korrontzi dantzan ikuskizuna. Guztientzat. 


ABUZTUAK 3, larunbata

19:00etan, Vaiven Circoren Esencial ikuskizuna. Guztientzat.

20:30etan, Kontzertua: 2ZIO rap taldea. Guztientzat.


Egunero afari-meriendak parkean egiteko aukera, etxetik eramanda edota bertan erosita, Furgo Farran.

*Eguraldi txarra eginez gero, emanaldi denak Atsegindegira pasako dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!