Lau txartel, bidaiatzeko deskontuekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 18a, 02:00

UDA aproposa izaten da bi­da­iatzeko, eta nazioarteko ikasle eta irakasle txartelei esker, bidaiak merkeagoak egiteko aukera dago. Hori dela eta, Her­naniko Udalak, hiru txartel mota eskaintzen ditu; na­zio­arteko ikasle txartela edo ISIC, nazioarteko irakasle txartela edo ITIC eta GO-25 txartela. 

   Nazioarteko ikasle txartela edo ISIC, edozein herrialdetara joateko erabili daiteke, baina abantaila hontaz baliatzeko,  baldintza bat bete behar da: dedikazio osoz ikaslea izatea. Nazioarteko irakasle txartela edo ITIC, ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenek atera

dezakete. Txartel honekin, deskontuak eta zerbitzu bereziak eskura daitezke 125 herrialdetan, hainbat eta hainbat zerbitzuetan, haal nola; garraio, ostatu, museo,

kulturgune, antzoki... Eta GO- 25 txartela, 31 urtetik beherakoei zuzendutako deskontuak dituena. 

    Txartelak egin ahal izateko beharrezkoa izaten dira nortasun agiria eta online or­dainketa egiteko kreditu txartela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!