Hilaren 11n hasi eta pasa den larunbatean amaitu zen Jazz Hernani 2019, eta ezin hobeto joan da, hiru egunetan. Ostiralean Garbiñe Insausti eta Nahia Valle abeslariek eta Imanol Iribarren piano-joleak osatutako hirukotearen kontzertua izan zen Goiz Eguzkin. Herritar asko hurbildu ziren, eta eguraldiaren laguntzarekin giro paregabea sortu zen. Larunbatean, Tilosetak hartu zuen irudi eder hori, La Jodedera taldearen emanaldiarekin, eta Jean-Marie Ecayren hirukotearen kontzertua ikusi eta entzuteko.